Hezkuntza-sistema modernizatzea eta digitalizatzea

7. Palanka-politika: 'Hezkuntza eta ezagutza, etengabeko prestakuntza eta gaitasunen garapena'
21. Osagaia: 'Hezkuntza sistema modernizatzea eta digitalizatzea, 0- 3 urte arteko hezkuntza goiztiarra barne'

HELBURUAK

  • Eskola uztea murriztea eta hezkuntza-emaitzak hobetzea, eskualdeen arteko desberdintasunak kontuan hartuta
  • Familiei babes handiagoa ematea, kalitatezko haur-eskoletarako sarbidea sustatuz
  • Hezkuntzako emaitzak, gaitasunak eta kualifikazioak hobetzea nahiz ikaskuntza digitalerako sarbidea erraztea
  • Unibertsitate-sistema modernizatzea
  • Irakasleen eta ikertzaileen birkualifikazioa eta nazioartekotzea

GARATU BEHARREKO EKINTZAK 

  • Haur Hezkuntzako Lehen Zikloan (batez ere 1 eta 2 urtekoan) eskolaratzea bultzatzeko programa | 2021-2024 
  • Hezkuntza-arloko Orientazio, Aurrerapen eta Aberaste Programa, hezkuntza-konplexutasun bereziko zentroetan (#PROA+ Programa) | 2021-2024
  • Hezkuntza-aldetik kalteberak diren ikasleei laguntzeko eta orientabide pertsonala eta familiarra emateko unitateak sortzea, eskola-eremu edo –barrutietan dauden hezkuntza-zerbitzuetan edo zerbitzu psikopedagogikoetan | 2021-2024
  • Irakasleak eta ikertzaileak prestatzea eta trebatzea | 2021-2023
  • Unibertsitateko azpiegitura, ekipamendu, teknologia, irakaskuntza eta ebaluazio digitalak hobetzea | 2021-2023

GAUZATZEKO DENBORALDIA

     2020-2026


GAUZATZEKO DENBORALDIA 

ESPERO DIREN EMAITZAK

✔ Inor ez da atzean geratu behar mundu digitalari dagokion inklusioan.

Emakumeen presentzia sustatzea hezkuntza eta lanbide esparruetako STEM-an (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematiken ingelesezko siglak), horrela generoaren arrakala digitala murriztuz.

✔ Digitalizazioa ezartzea hezkuntza eta prestakuntza esparruetan.

✔ Bermatzea enpresa guztiek, eta bereziki pymeek, ekintzaileekin kontatu ahal izatea zeinek ulertzen duten linean presente egotearen garrantzia, ez webgune baten bidez bakarrik, plataforma anitzen erabilera tarteko duten salmenta eta hedapen kanalez ere baliatuz baizik.

​​​​​​​


   

Nafarroa Suspertu Planaren araberako aldaketak

Contribución de estos proyectos al Plan Reactivar Navarra

Berrikuntza digitala

Gaitasun digitalen irakaskuntzak beharrezko gaitasunak sustatzen ditu haurrak eta gazteak gizarte digitalaren aldaketetara egokitu daitezen, eta ezagutzak, gaitasunak, balioak eta jarrerak ematen ditu, ikaskuntzari bizitza osoan gurekin dagoen tresna bat bezala aurre egin ahal izateko.

Nafarroa Green

Digitalizazioa irakaskuntzaren egunerokotasunean sartzea EBren helburu klimatikoei lotutako alderdi ekologikoak eta ingurumenekoak erregulazio ekonomiko eta sozialetan integratzearen aldeko apustua da, “kalterik ez egiteko” edo “energia aurrezteko” printzipioak aintzat hartuta.

Gizarte-kohesioa

Konektibitatea eta alfabetizazio digitala bultzatzea, digitalki kohesionatuta dauden hezkuntza-inguruneak sortuz eta eten digitala arinduz.

​​​​​​​


   

‘Espainiak lor dezake’ estatuko helburuak lortzen laguntzea

De la misma manera, los proyectos de la Palanca 1 colaboran en la transformación de nuestro sistema y a la consecución de las metas que propone en plan nacional 'España Puede'.

Trantsizio ekologikoa


Herrialdea digitalizatzea ekonomia berdean oinarritutako gaitasun digital estrategikoen ildotik. Energiarekin eta klimarekin loturiko plan nazionalen arabera, gai horiek sartu behar dira hezkuntza-curriculumean, Garapen Iraunkorrerako eta Munduko Herritarren Hezkuntzaren esparruan.

Eraldaketa digitala


Hezkuntzan digitalizazioa bermatzea eta irakasleek eta ikasleek hezkuntzarako gaitasun digitalak hartzea hezkuntza-sistemaren maila guztietan. Herritarrak aro digitalean trebatu nahi dira, oinarrizko gaitasun digitalak unibertsalizatuaz.

Lurralde-kohesioa

Digitalizazioak gizarte eta lurralde-kohesioa egituratzen du. Eraldaketa digitalaren prozesua bermatzeko, Espainiak Eskubide Digitalen Gutuna egiteko fasea zuzentzen du, datozen urteetan Espainiako eta Europako lege- eta arautze-prozesua orientatzeko, eta lan-esparrua eta gizarte-hitzarmeneko mekanismoak ere modernizatzeko.

Berdintasuna


Genero-eten digitala ixtea –teknologiaren erabilera aurreratuagoa eta espezializatuagoa den heinean hazten doa-eta-, gizartean eta ekonomia digitaletan emakumeen parte-hartze osoa bermatzeko, emakumeentzat eta neskatilentzat gaitasun digitalen inguruko prestakuntza bultzatuaz.