Laguntza - Next Generation Navarra/Nafarroa

Ohiko galderak

Europar Batasuneko Estatu kide bakoitzak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantza laguntza, hau da, Next Generation funtsak jasotzeko prestatu behar izan dituen planak. Plan horietan, herrialde bakoitzak inbertsioen eta erreformen programa bat zehazten du.

Programa horiek lau helburutara bideratu behar dira: pandemiak gizartean eta ekonomian eragindako ondorioei aurre egitera, trantsizio berdea eta trantsizio digitala azkartzera, helburu klimatikoa betetzen laguntzera eta ekonomia digitalizatzen laguntzera. Gainera, hazkunde ekonomikorako ahalmena genero berdintasunarekin eta aukera berdintasunarekin uztartu behar dira inbertsioei eta erreformei dagozkien neurrietan.

Estatuek suspertze eta erresilientzia plan nazionalak proposatzen dituzte eta Europako Batzordeak ebaluatu egiten ditu, irizpide gardenei jarraikiz eta hainbat alderdi harturik aintzat. Lehenik, Seihileko Europarraren azken urteetako txostenetan egindako gomendioei eta identifikatutako arazo ekonomikoei eraginkortasunez egiten ote dieten aurre. Era berean, trantsizio ekologikoari eta digitalari eraginkortasunez laguntzeko neurririk biltzen ote duten ere aztertzen da. Azkenik, plan bakoitzak hazkunderako ahalmena indartzen ote duten, enplegua sortzen duten eta Estatu kidearen ekonomia eta gizartea suspertzeko gaitasunik ba ote duten aztertzen da.

Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (SEEP) da Espainiako gobernuak, Europar Batasuneko gainerako Estatu kideek bezalaxe, NextGenerationEU Europarako Suspertze Planari atxikitzeko prestatu behar izan duen plana.

2021etik 2026ra bitarte egin beharreko inbertsioak jasotzen ditu, baita Estatuko erronka nagusiei aurre egiteko egiturazko eta legegintzako erreformen programa bat ere, gizarte eragileek konferentzia sektorialetan, elkarrizketa sozialeko taldeetan eta adierazpen interesgarrietan hautemandako diagnostikoen eta Europako eta nazioko erakundeen gomendioen ondorio. Alegia, jarraitu beharreko ibilbide orria da.

2023ko urrian Next Generation EU funtsetatik Espainiari esleitutako baliabide guztiak mobilizatzea ahalbidetuko duen gehigarria onetsi zen.

2021eko uztaileko hasierako dokumentuaren eguneratzea da, eta Europako Batzordeak 2023ko urrian onetsi zuen. Suspertze Planaren bigarren fasea da.

Inbertsioen erritmoari eutsiko zaiola bermatzeko, ordainketak egiteko beste egutegi bat diseinatu da. Gainera, ekonomiaren eraldaketa hori lortzeko eta garapen jasangarriaren eredua finkatzeko 17 erreforma jasotzen dira gehigarrian.

Eraldatze Planaren webgunean aurkituko duzu gehigarriari buruzko informazio gehiago.

Suspertze Plana gai orokorretatik gai zehatzetara doa. Lehenik eta behin, zeharkako lau ardatz ditu: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, lurralde- eta gizarte-kohesioa eta genero-berdintasuna.

Ardatz horiek 10 palanka-politikatan gauzatu dira; beste modu batera esateko, funtsak zein eremutan inbertituko diren definitzen dituzten 10 gai nagusiak. Era berean, 10 palanka horietatik 30 osagai edo jardun lerro sortu dira. Osagai bakoitzak 212 neurri ditu (erreforma edo jardun zehatzak), eta mugarri eta helburu batean zentratzen da, baina, aldi berean, Planaren zeharkako lau ardatzetako batean edo gehiagotan eragiten du.

Interesik izanez gero, palanka-politika guztiak eta osagai guztiak kontsultatzen ahal dituzu.

Europako Kontseiluak onetsitako finantzaketa tresna berrietan Espainiari 140.000 milioi euro inguru esleitu zaizkio, eta horietatik 70.000 milioi euro inguru Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren transferentziak (itzuli beharrik gabekoak) izanen dira, gehi gehigarriko 70.000 milioi euro baino gehiago.

Funtsak Espainian nola banatzen diren zehatzago jakin nahi baduzu, Suspertze Planaren beraren webgunean sartzen ahal zara.

Pandemia garaian, Europako Batzordeko herrialdeek ekarpen bat egin zuten funts komun bat sortzeko eta COVIDaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko. Gero, Suspertze Planak egiteko eskatu zien Batzordeak Estatu kideei, zenbait mugarri eta helburu ezar zitzaten laguntzak jaso ahal izateko.​​​​​​​

Laguntzak jaso aitzin, mugarri eta helburu horiek bete eta justifikatu behar dira (hori egiten ari da jada). Espainiak aurkeztu zuen Suspertze Planarekin, Europak 140.000 milioi euro ematea erabaki zuen.

Aldian-aldian egiten diren konferentzia sektorialetan ministerio bakoitza arloko departamentuekin biltzen da. Konferentzia horietan, dirua zein irizpideren arabera banatuko den, banaketa zein proportziotan eginen den eta banaketa horren ondorioz helburuak zein izanen diren adosten dute. Hau da, Autonomia Erkidegoek diru kopuru bat jasotzen dute aldez aurretik proiektuak abiarazi ahal izateko eta, horren truk, Suspertze Planaren oinarrizko helburuak betetzen lagunduko duen proiektu bat gauzatzeko konpromisoa hartzen dute.

Jar dezagun adibide bat: 4. osagaiari (Ekosistemak eta biodibertsitatea zaintzea eta leheneratzea) dagokion kreditu partida bat baldin badago, Ingurumenaren Konferentzia Sektorial bat eginen da eta funtsak zein irizpideren arabera eta zenbateko ehunekotan banatuko diren adosteko. Eskualde bakoitzeko Natura Sarearen lehorreko azalera, baso azalera zentzu zabalean eta abar izaten ahal da. Datu horien arabera, Autonomia Erkidegoek arlo horretan dituzten beharrak aztertzen dituzte eta, adibidez, hegaztientzat seguruak diren goi-tentsioko zutoin kopuru jakin bat jartzeko konpromisoa hartzen dute; horrela, eskualdearen garapenean eta biodibertsitatearen kontserbazioan laguntzen dute, Suspertze Planaren osagaiaren hasierako helburua hori izanik.

Azken batean, Estatu kideek Europako Batzordearekin lan egiten dute mugarriak eta helburuak betetzeko (laguntzak jasotzeko baldintza den aldetik), eta, era berean, gobernuek Autonomia Erkidegoei ematen dizkiete funtsak, betiere banaketarako irizpideak eta erkidegoek hartzen dituzten konpromisoak adostu ondotik. Ministerioak eta lurralde administrazioak 2020. urtearen amaieratik ari dira solasean, funtsezkoa izanik funtsak lortzeko.

Next Generation funtsak banatzeko sistemari buruzko informazio gehiago behar baduzu, Suspertze Planaren webgunean egiten ahal duzu kontsulta.

Estatuak bere gain hartu dituen mugarri eta helburuak 2023ko urriaren 2ko Kontseiluaren Egikaritze Erabakian deskribatzen dira. Mugarri eta helburuei buruzko informazio guztia Eranskinean dago jasota.

Nafarroako Foru Komunitateko Departamentuek kudeatutako jardunak, jardun horien egikaritze egoera eta baliabideen bolumena hilero argitaratzen eta eguneratzen dira Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean, Europako Funtsen atalean.

36/2020 Errege Lege Dekretuan erabakiak hartzea erraztera eta funtsen kontrol eta auditoretza eraginkorra bermatzera bideratutako gobernantza definitzen da. Horretarako, lan unitate jakin batzuk sortu dira:

  1. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Batzordea. Gobernuko presidentea da batzordeburu, eta ministerio guztiek parte hartzen dute. Plana zuzentzea eta koordinatzea ditu eginkizun.
  2. Komite Teknikoa. Gehienez ere hogei kidek osatzen dute, eta europar funtsen kudeaketan eta Plana kudeatzeko beharrezkoak diren beste profil batzuetan esperientzia eta gaitasuna dituzte.
  3. Jarraipen Unitatea. Gobernuko presidentearen mende dago.
  4. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaz arduratzen den agintaritza. Ogasun Ministerioaren Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiari dagokio, eta Europako erakundeen aurrean erantzunen du.
  5. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa kontrolatzeko agintaritza, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren (IGAE) esku dago.

Suspertze Planaren barruan, enpresa handi, ETE, autonomo eta herritarrek jaso ditzaketen dirulaguntzen, laguntzen eta lizitazioen iragarki publikoak dira. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen eta Dirulaguntzen Lege Orokorraren bitartez arautzen da horien esleipena.

Biziki garrantzitsuak dira, funts horiek eskuratzeko bide bakarra direlako, eta Espainiako zein Nafarroako Foru Komunitateko ekonomiarako zenbateko oso handia osatzen dutelako. Horregatik, oso garrantzitsua da ongi aztertzea eta behar den dokumentazioa garaiz prestatzea.

Aurkezten diren proiektuek deialdi bakoitzerako ezarri diren baldintza espezifikoak bete behar dituzte.

Gainera, deialdi guztietan faktore komun bat izaten da: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bitartez Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren funtsekin finantzatutako jarduera guztiek gutxieneko baldintza batzuk bete behar dituzte, besteak beste, ingurumen arloko helburuei kalte nabarmenik ez eragitea DNSH: do not significant harm).

Azkenik, Dirulaguntzen Lege Orokorrean jasotako baldintzak bete behar dira:

  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Dirulaguntza edo laguntza publiko horiek eskuratzeko unean zehapenik edo kondenarik ez izatea.
  • Egoitza fiskala paradisu fiskal batean ez izatea​​​​​​​.
  • Enpresen kasuan, ez dira krisian dauden enpresatzat hartuak izan behar, kaudimengabetzat jo direlako edo hartzekodunen konkurtsoan daudelako
  • Era berean, pertsona fisiko eskatzaileak edo pertsona juridikoaren legezko ordezkariak ez du betetzen ahalko administrazio publikoetan lan egiten duten pertsonen bateraezintasun kasurik
  • Gutxienekoen laguntzaren baldintza bete behar dute, hau da, aurreko bi ekitaldi ekonomikoetan 200.000 eurotik gorako laguntzarik lortu ez izana; hori da arau orokorra, baina badira salbuespenak

Finantzaketa jasotzeko beste bide bat dira (Autonomia Erkidegoetako finantzaketarekiko paraleloa eta bereizia), Suspertze Planen ondorio. PERTEak Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak dira, eta trakzio ahalmen handia dute Espainiako ekonomiaren gainerakoan.

Askotariko gaiak lantzen dituzte, hala nola abangoardiako osasuna, nekazaritzako elikagaien sektorea, hizkuntzaren ekonomia berria, ekonomia zirkularraren eredua edo ontzigintza eta industria aeroespaziala.

Lankidetza publiko-pribatua behar dute, hau da, eskualdeko administrazioak –PERTEaren arabera–, enpresak eta ikerketa zentroak eta abar, eragiketak Estatuan finka ditzaten lortzeko eta, gainerako laguntzen kasuan ez bezala, ez dituzte Autonomia Erkidegoek kudeatzen, baizik eta gobernu zentralak koordinatzen ditu enpresa pribatuarekin.

PERTEei buruzko informazio gehiago lortzen ahal duzu Suspertze Planaren webgunean.

CoFFEE-MRR ​​​​​​​(FEEren –Europako Funtsak– Plataforma Komuna, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren modulua) Suspertze Planaren kudeaketari buruzko informazio sistema da, eta Autonomia Erkidego guztiek eta toki erakunde guztiek dute eskura.

Sistema informatiko horretan (aldatu) zentralizatzen da ministerio, Autonomia Erkidego, udal, enpresa publiko eta abarrek, Suspertze Planeko laguntzei lotutako proiektuak kudeatu ahala, sortzen eta ematen duten informazio guztia.

Funtsean, CoFFEE-MRR tresnari esker, Suspertze Planean zehaztutako mugarriak eta helburuak betetzen direla egiaztatzen ahal da, funtsak jasotze aldera, eta eragiketa guztien gardentasuna bermatzeko ere lagungarri da.

Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiak laguntza zerbitzua ematen du TRAGSATEC enpresa publikoaren bitartez, administrazio publikoek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean parte har dezaten.

Zerbitzu horrek 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriei ematen die laguntza; zerbitzua erabiltzeko, udalerriek atxikipen protokoloa izenpetu behar dute; TRAGSATECekin harremanetan jartzeko, idatzi helbide honetara: apoyo.hacienda.navarra@tragsa.es

Batez ere, honako hauetan ematen da laguntza: - zerbitzuari atxikitzeko izapideetan, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren azpiproiektuen gauzatze eta  jarraipenean, CoFFEE plataformaren erabileran eta jardunbide egokien bilketan eta zabalkundean.

Gainera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak espazio bat dauka bere webgunean, eta bertan argitaratzen dira Nafarroako toki entitateentzat interesgarriak diren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari buruzko dokumentuak, plan horretan parte hartzeko proposamenak, deialdien aldizkako buletin bat eta prestakuntza edukietarako estekak.

Udalentzako aholkularitza estekaren bidez, laguntza lor dezakezu.

Harremanetarako

Helbide elektronikoa:
next.generation@navarra.es

Home - Pie de pagina