Iruzurraren aurkako plana - Next Generation Navarra/Nafarroa

Zergatik iruzurraren aurkako plan bat?

Iruzurraren aurkako planak ustelkeria eta interes gatazkak saihesteko eta dirulaguntza eta laguntza publikoen bidez finantzaketa bikoitzik ez izateko diseinatzen dira.

Next Generation Funtsen eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) kasuan, Europako Parlamentuak, legegintzaren bitartez, honako hau xedatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 72. artikuluan: Estatu kideek Europar Batasunaren interes finantzarioak zaindu behar dituzte eta neurriak hartu behar dituzte iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkak prebenitzeko, hautemateko eta zuzentzeko.

Nola egiten dugu Nafarroan?

Betekizun hori betetzeko, Nafarroan Gobernu Onaren Kodea adostu da; Kode horrek Nafarroako Gobernuko kideak eta Foru Komunitateko Administrazioko goi-kargudunak hartzen ditu eraginpean.

Gainera, Iruzurraren aurkako neurrien Planaren eredu zehatz bat onetsi da, SEEParen barruan egikaritutako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) kontura finantzatutako proiektuak kudeatzeko.

Esteka hauetan kontsultatzen ahal duzu informazio interesgarri gehiago:

Salaketa jartzeko bideak

Funts horiekin lotutako iruzur edo irregulartasunen baten berri duen edonork salaketa jartzen ahal du agintaritza eskudunean.

Bi bide daude horretarako: Iruzurraren aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionala (Infofraude), formulario baten bitartez; edo Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Kontrako Bulegoaren salaketak jartzeko postontzia.

Harremanetarako

Helbide elektronikoa:
next.generation@navarra.es

Home - Pie de pagina