You were redirected to http://nextgeneration.navarra.es/eu/web/nextgeneration/gobernantza-plana .

Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL: Esteka .

Gobernantza plana - Next Generation Navarra/Nafarroa

Gobernantza plana

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana herrialde-proiektu bat da, eragile ekonomiko eta sozial guztien, gobernu-maila guztien eta administrazio publikoaren baliabide guztien inplikazioa eskatzen duena.

Gardentasuna, ekintzen koherentzia eta denboran jarraitutasuna bermatze aldera, gobernantza sistema bat zehaztu behar da. Kasu horretan, 36/2020 Errege Lege Dekretuan biltzen dira sistemaren ezaugarriak.

Kudeaketa sistema horrek erabakimena errazteko eta funtsen kontrol eta auditoretza eraginkorrak bermatzeko ere balio du. Horregatik, Errege Lege Dekretu horren bitartez gobernantzako honako egitura hauek sortzen dira:

  • ​​​​​​​Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Batzordea. Gobernuko presidentea da batzordeburu, eta Ministerio guztiek parte hartzen dute. Plana zuzentzea eta koordinatzea ditu eginkizun.
  • Komite Teknikoa. Gehienez ere hogei kidek osatzen dute, eta europar funtsen kudeaketan eta Plana kudeatzeko beharrezkoak diren beste profil batzuetan esperientzia eta gaitasuna dituzte.
  • Jarraipen Unitatea. Gobernuko presidentearen mende dago eta Planaren jarraipena egitea du xede.
  • Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren konferentzia sektoriala. Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko lankidetzarako organoa da, erakunde horiek SEEParen proiektuetan duten partaidetza behar bezala bideratzeko eta plana ezartzeko lankidetza- eta koordinazio-mekanismoak eta -bideak ezartzeko. Ogasuneko ministroa izanen da buru, eta Autonomia Erkidego bakoitzean eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoetan gaiaren arabera eskudunak diren kontseilariak ere izanen dira partaide.
  • Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren agintaritza arduraduna. Ogasun Ministerioaren Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiari esleitu zaio, eta Europako erakundeen aurrean erantzunen du.
  • Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa kontrolatzeko agintaritza. Estatuaren Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiari (IGAE) dagokio. Kontrolerako eta auditoretzako finantza-kudeaketako sistema bat ezarriko du, eta erkidegoetako sistemekin erabat elkarreragingarria izanen da.

Nola parte hartzen du Nafarroak Suspertze Planean?

Foru Komunitateak parte hartzeko bi bide ditu: batetik, SEEParen Konferentzia Sektoriala eta ministerio bakoitzak egiten dituen Konferentzia Sektorialak; eta, bestetik, zuzeneko emakidako Errege Dekretuak. Informazio gehiago behar baduzu, Suspertze Planeko funtsak Autonomia Erkidegoen artean banatzeko irizpideak kontsultatzen ahal dituzu.

Gainera, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Departamentuak, Suspertze Planeko azpiproiektu ugari egikaritzen dituzten erakundeak direnez, esleitzen zaizkien azpiproiektuen plangintza, zuzendaritza eta jarraipena egiteaz arduratzen dira, eta erakunde instrumentaletara edo laguntzeko erakundeetara jotzen ahal dute beharrezko ekintzak gauzatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Next Generation Zuzendaritza Nagusia arduratzen da Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioarekin solas egiteko eta koordinazio orokorreko eginkizunak betetzeaz, Estatuan horretarako sortzen diren organoetan.

Araudia atalean kontsultatzen ahal dituzu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko onetsitako lege garrantzitsuenak eta erabaki nagusiak.

Harremanetarako

Helbide elektronikoa:
next.generation@navarra.es

Home - Pie de pagina