Reactivar Navarra

Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana

Nafarroak hainbat erronkari egin beharko die aurre, hala nola ekonomia eraldatzea digitalizazio justu baterantz, trantsizio ekologikoa azkartzea, lurraldea egituratzea eta gure bizikidetza-markoan sakontzea. Hori guztia, sektore publikoak gidaturik eta kanpo-dimentsio nabarmenarekin.

Nafarroa Suspertu Planak, bere lehentasun eta ekintzekin, bat egiten du Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin, Europako Itun Berdearekin (EU Green Deal), “Next Generation EU” Europako Suspertze Planarekin, eta “España Puede” Ekonomiaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planarekin.  

Barneratu etorkizunean

Esperientzia 360º

Bideoak etorkizunerako bidaia proposatzen du. Ezagutu Nafarroa nola suspertzen den

   


        

   

Transformazio eta berraktibazio estrategiak

2030 Nafarroako Estrategia Digitala

2030 Nafarroako Estrategia Digitalaren helburua Foru Erkidegoa eskualde erabat digital bihurtzea da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta eskualde osoaren aurrerabide sozial eta ekonomikoa ziurtatzeko.

Lurralde eta Gizarte Kohesioaren Estrategia

Nafarroako eremu desberdinak sustatu nahi ditu despopulazioa arinduz, pobrezia eta desberdintasunen aurka borrokatzeko eta biztanleria osoaren ongizatearen bidean aurrera egiteko.

   


   

   

Argibide gehiago estrategiei buruz

2030 Nafarroako Estrategia Digitalaren helburua Foru Erkidegoa eskualde erabat digital bihurtzea da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta eskualde osoaren aurrerabide sozial eta ekonomikoa ziurtatzeko. Hala, erantzun eginen zaie mundu globalizatu eta digitalaren erronkei. 

2030ean Nafarroa guztiz digitala izatea lortzeko, oinarrizko hiru elementu daude: 

✔ Erabateko konektibitatea

Komunikazio-sare zabala sustatuko da, lurralde osoan kalitate handiko eta  erabateko konektibitatea bermatzeko. Hori funtsezkoa da aukera-berdintasuna eskaintzeko pertsonen eta jarduera ekonomikoaren garapenari dagokionez.

 

 

✔ Datuetan oinarrituriko erabakiak hartzea  

Analitika aurreratuak aukera emanen dio Administrazioari aurrea hartuz lan egiteko, arazoak aurrez identifikatzeari esker. Horren xedea da datuak Administrazioaren arlo batetik bestera mugitzea, efizientzia, eraginkortasun eta erabakiak hartzeko arintasun handiagoak izateko.

✔ Trebakuntza digitala

Langile publikoak trebatuko dira, zerbitzu digitalak emateko eta lanabes berriak erabiltzeko gai izan daitezen, eta herritarrei zerbitzu erabilerrazak eskainiko zaizkie. Era berean, sustatu eginen da teknologia digitaletan adituak diren profesionalen prestakuntza, eta lan eginen da Nafarroan zientzia- eta enpresa-egitura sortzeko.

 

 

Nafarroa Green gaur egungo ekoizpen-eredurako alternatiba jasangarriak sortzeko jaio zen, baita gizarte-aldaketak pizteko ere, gaurko klima-larrialdiari eta osasun-krisiari erantzuteko.

Plan eraldatzailea da, barne hartzen dituena ingurumen-, ekonomia, eta gizarte-arloetako 74 jasangarritasun-proiektu, Europako Itun Berde edo Green Deal delakoaren ildoan.

Estrategiak sei jarduera-ildo ditu::

✔ Eraikuntza eta energia-efizientzia

La kontsumorik gabeko eraikinak sortzea, hiri-eremuan birgaikuntza eta lehengoratzea jorratzeko politikak garatzea, eraikuntza-sektorea industrializatzea eta energia-efizientzia bultzatzea herritarren eta enpresen artean.    

✔ Ekonomia Zirkularra sustatzea

Hiri zirkularra diseinatuz hondakinak kudeatzea, ekonomia zirkularrean oinarrituriko industria-instalazioak, eta arlo horretako ekimenentzat berrikuntza lantzeko diruzko laguntzak. 

 

✔ Landa-eremua sustatzea eta modernizatzea

Nekazaritzako ekoizpen-sistema modernizatzeko eta klima-aldaketa leuntzeko lan egitea, energia berriztagarrien bitartez, biomasa eta abeltzaintza estentsiboa sustatuz, eta elikadura gertuko, segurua eta jasangarria bultzatuz.

✔ Kontserbazioa eta Biodibertsitatea kudeatzea

Basoak berritzea eta ziurtaturiko baso-kudeaketa, “Natura 2000 Sarea” kudeatzeko plangintzetan inbertsioak egitea, “Azpiegitura Berdearen Estrategia”, “Ebro Resilience” estrategia eta ibaietan eginiko beste lehengoratze batzuk.

✔ Energia berriztagarrien aldeko apustua

Energia berriztagarriak eratzeko parkeak hedatzea eta industria-ekosistema sendotzea, industria-berrikuntzaren bidezko haize-energia, energia fotovoltaikoa eta hidrogeno berdea garatzea, baita sistema hibridoak eta biltegiratzea ere.

✔ Mugikortasun jasangarria eta berritzailea

Italka-plan bat sustatzea, inbertsioak eginez mugikortasun jasangarrian, egitasmo trakziogile publiko-pribatuetan, azpiegitura teknologikoetan eta test-egileetan, eta “azken miliako banaketa-proiektu”an.

 

Estrategia honek, batetik, lurralde-alderdia batzen du, eta hor Foru Komunitateko zona ezberdinak bultzatzea izango da helburua, despopulazioa arinduaz; eta, bestetik, alderdi soziala, pobreziari eta desberdintasunei aurre egiteko eta biztanleria osoaren ongizatea lortzeko bidean aurrera egiteko.

Lurralde eta Gizarte Kohesioaren Estrategian 49 proiektu jasotzen dira, hamar bat departamentu buru dituztela, eta, horretarako, 1.500 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo da:

✔  Lurralde Kohesioa 

Zazpi proiektu zuzenduko ditu, 850 milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Tartean nabarmentzekoak dira NAVanza Plana, herri eta hiri erresilienteak eraikitzeko, eta Nafarroaren garapenerako funtsezkoak diren hainbat azpiegitura; esate baterako, Nafarroako Kanala eta N-121-A errepidearen hobekuntza, Iruña Behobiarekin lotzen duena.

✔ Osasuna 

Osasun-arloan lau proiektu nagusi aurreikusi dira, 240 milioi euroren truke, eta tartean nabarmentzekoa da ospitaleko osasun-laguntzako zerbitzuak, osasun mentalekoak eta osasun publikokoak gehitzea.

✔ Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala 

100 milioi euro aurreikusi dira Nafarroara enpresa berriak erakartzera eta ekintzailetza bultzatzera bideratutako zazpi proiektutarako.

✔ Hezkuntza 

Kontuan izanik Hezkuntza funtsezkoa dela elementu integratzaile moduan, Kohesioaren Estrategiak 183 milioi erabiltzea aurreikusi du hezkuntzako azpiegiturak hobetzeko eta erreminta digitalak sustatzeko.

✔ Eskubide Sozialak

89 milioi euro erabiliko dira iraupen luzeko zaintzak birbideratzeko, biztanleriaren zahartze-joera kontuan hartuta, eta horrekin batera, gizarte-zerbitzuak indartzea eta Historia Sozial Elektroniko Bakarra jartzea bultzatuko da.

✔ Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Departamentua

La Estrategia prevé 37 millones para poner en marcha una red de comunidades autónomas para combatir la violencia contra las mujeres, la trata de personas y la explotación sexual. 

✔  Kultura eta Kirola

Nafarroako Kulturaren ikus-entzunezko Hub bat eta Gune Teknikoa abian jartzea dira Kultura eta Kirol Departamentuak zuzenduko dituen bi proiektu handi, eta, horiek finantzatzeko, 33 milioi euro izango ditu.

✔ Lurraldearen Antolamendua, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoak

Departamentu honek jorratuko dituen kohesio-ekimenen artean aipatzekoak dira Nafarroako iparraldeko zona bultzatzea, Pirinioetarako Planaren bitartez, eta Artzibarko Jauregia birgaitzea. Gainera, iraunkortasuna sustatu nahi da Allotzen eta landa-inguruneko mugikortasunean. Hori guztia 17 milioi euro inguruko aurrekontuarekin egingo da.

✔ Herritarrekiko Harremanak

16 milioi euro inguruko inbertsioarekin, Nafarroako Bizikidetzaren Plan Estrategikoa eta Euskararen II. Plan Estrategikoa abian jartzea aurreikusten da. Halaber, Rozalejoko Markesaren Jauregia birgaitu nahi da, Nafarroako Memoriaren Institutuaren egoitza gisa.  

✔ Migrazio Politikak eta Justizia

Kohesio Estrategiaren barnean, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Plana landuko da, etorkinen artean Nafarroako hizkuntza ofizialak ikastea sustatuko da, eta zigorrak betearazteko eredu berria ezarriko da Foru Komunitatean. Horretarako aurreikusitako aurrekontua 4 milioi eurotik gorakoa da.