INVEAT Osasuna

6. Palanka-politika: 'Zientziaren eta Berrikuntzaren aldeko Ituna, eta Osasun Sistema Nazionalaren (OSN) gaitasunak indartzea'
18. Osagaia: 'OSNren gaitasunak berritzea eta handitzea'
MRR-ren inbertsioa (I1): “Teknologia handiko ekipamenduetan inbertitzeko plana”

Proiektu honen azpian dauden inbertsioen eta berrikuntzen helburua da osasun-eredu sendoagoa, malguagoa eta erresilienteagoa lortzea. Osasun publikoa Ongizatearen Estatuaren funtsezko zutabe gisa finkatzen duen eredua, baina Nafarroan garapen sozialaren aitzindaria ere izango dena


HELBURUA

Erabilera-intentsitatearen arabera zaharkitze-maila doitua duten ekipoak berritzea. 


AURREKONTUA

15.340.860 euro


GARATU BEHARREKO EKINTZAK 

  • Teknologia altuko ekipamendu-mota bakoitzaren inbentario oso bat izatea 
  • Nafarroako premien plana
  • Inbertsioak lehenesteko helburu-eredu bat definitzea eta onartzea 
  • Funtsak banatzeko plana
  • Ekipamendua erostea 
  • Erosketa bakoitza instalatzea eta Ministerioak egiaztatzea 

GAUZATZEKO DENBORALDIA

2021-2023


GEHIAGO JAKITEKO

Osasun Sistema Nazionalaren gaitasunak indartzeko eta handitzeko oinarriak  

ESPERO DIREN EMAITZAK

Ekipoen instalazio, eraberritze eta hedapenean eginiko inbertsio hauekin espero da Nafarroako Osasunbidea sendotu eta indartzea herritar guztiek aukera gorenena izan dezaten osasuna garatu eta zaintze aldera, eskura izanik osasun sistema publiko unibertsal eta bikain bat, guztiz bateratua, proaktiboa, berritzailea eta adimentsua, genero ikuspegia aldarrikatzen duena, gizarte maila guztietan osasuna zainduz eta sustatuz.

​​​​​​​


   

Nafarroa Suspertu Planaren araberako aldaketak

Contribución de estos proyectos al Plan Reactivar Navarra

Berrikuntza digitala

Medikuen taldeak, teknologia aurreratuenarekin, ezinbesteko tresna dira laguntza-prozesuetan, eta, era horretan, biziraupen globala eta bizi-kalitatea gehitzen dute diagnostiko goiztiarrarekin, gaixoaren eta profesionalaren laguntza-kalitatea eta segurtasuna hobetuaz. 

Nafarroa Green

Europako Itun Berdearekin bat etortzea ingurumen-arloko inpaktu minimoa duten enpresa eko iraunkorrak garatuta. 

Gizarte-kohesioa

Osasun-azpiegiturak hobetzeko inbertsioen plana bermatzea, premia berrietara egokitzearren. Teknologian inbertitzea eskari gero eta handiago eta zorrotzagoari erantzuteko, ospitaleko instalazioak arreta-eredu berrietara egokituta eta ekipamendu berriak erosita. 

​​​​​​​


   

‘Espainiak lor dezake’ estatuko helburuak lortzen laguntzea

De la misma manera, los proyectos de la Palanca 1 colaboran en la transformación de nuestro sistema y a la consecución de las metas que propone en plan nacional 'España Puede'.

Trantsizio ekologikoa

Neutraltasun Klimatikoa: osasun-sistema digitalizatu eta iraunkorrerantz aurrera egitea, osasun-arloko ikerketa eta berrikuntza bultzatzearekin batera. 

Eraldaketa digitala

Pazientearen eta profesionalen segurtasuna gehitzea, osasun-sistema digitalizatuarekin, gizarte moderno eta garatu baten osasun-erronka propioak jorratzeko. 

Lurralde-kohesioa

OSNren kudeaketan koordinazioa indartzea eta garatzea, lurralde-kohesioa bultzatuaz. 

Berdintasuna

Osasun-arloan genero-ekitatea lortzeko estrategiak modu aktiboan sustatzea, osasun-mailako desberdintasun bidegabeak ezabatuz.